Ehun irakaspen

Iraide Juaristi Agirre 2022ko eka. 8a, 14:24

Hitz hauek idazten ditudan bitartean, Alconzako langileek 100 egun daramatzate greban.

Demagun otsailaren 11n zure enpresak lankideen heren bat kaleratuko duela iragarri dizula; langile asanblada amaigabeen ostean, otsailaren 28an, plantillakoak greba mugagabean jarri zaretela eta, apirilaren 4an, 25 lankide kaleratu dituztela. Imajinatu denbora horretan ez zarela gelditu: piketeetan egon zara, lankide batzuk eskirol bihurtu dira, herrikideen berotasuna jaso duzu, mobilizatu zara, urteetako lankideak ezagutu dituzu, poliziak jo zaitu, haserretu zara eta amorruz egin duzu negar. Zure aldarria lau haizetara zabaldu duzu: enpleguaren defentsan eta etorkizunaren alde, Alconzan ez dago inor soberan. 

Alconzaren jabe den Irizar zurekin hitz egitera eseriko zela espero zenuen; kaleratzeen erabakia birpentsatu eta Alconzaren industria-plana eztabaidatuko zenutela. Desindustrializazioaren eta enplegu suntsiketaren aurrean Eusko Jaurlaritzak zerbait egingo zuelakoan zeunden, baina beste alde batera begiratu dute. Jada, badakizu inork ez digula ezer oparituko; etorkizun duina borrokaz irabaziko dugula. Hori da eskualde honetako zahar zein gazteok borroka honetatik ikasten ari garena. Bizitza duinaren aldeko borrokak beti merezi duelako.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Erlazionatuak

Alconza lantegiaren etorkizuna, borrokan

Iker Rincon Moreno 2022 eka 07 Berango

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun