Alkateak gaineratu duenez, "bere egunean Bozeramaileen Batzordera eraman genuen Ukrainako gerrari buruzko adierazpena, baina ez zen aho batez onartu, PP abstenitu baitzen eta EH Bilduk aurka bozkatu baitzuen".
Aurreko asteetan, Lemoizen eta beste hainbat udalerritan azaldu diren pintada berdinak izan dira gaur Berangon egin dituztenak; zehazki, udaletxeko atarian Ukraina eta Errusiaren arteko gudari erreferentzia egiten dioten "Z" eta ikur komunistak margotu dituzte.