Larrabasterrara bidean, galduta zegoen lurzoru bat berreskuratu eta Eko Ortuak ingurumen-proiektua garatu du Berangoko Udalak. Egitasmoaren azkenengo ukituak ematen ari dira orain eta, jakinarazi dutenez, ortuok landu gura dutenentzako bilera ireki informatiboa egingo dute hilaren 15ean, 18:30ean, Berangoeta kultur etxean. Guztira, 30 ortu egongo direla aurreratu dute.
Herritarrek kudeatuko dituzten ortuez gainera, egitasmoa inguratuko duen horma-irudi bat ere egingo dute, 300 metroko luzera izango duena, eta Jorge Lopez de Guereñu artistaren sinadura izango duena. Horretarako, gainera, karbono dioxidoa irensten duen pintura berezia erabiliko dute, Kirolgunen egin duten legez.
Irakurle agurgarria:
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.
Izan zaitez HIRUKAlagun