Abuztuaren 7ra arte

Hasi dituzte Berangoko jai nagusiak

Ander Zarraga 2022ko abu. 5a, 13:33

Berangoko Santodomingo jaiei handikiro ekiteko Endika García pilotariari omenaldia egin zioten atzo; izan ere, bere azken partida jokatu zuen Oinatz Bengoetxea taldekide zuela. Aurrez aurre izan zituzten Mendizabalek eta Barturenek ondo jokatu zuten, baina garaipena omenduarentzako joan zen. Horien aurretik, Aldaik eta Kapellanek Emakumeen Master Cup-eko finala irabazi zuten Arrizabalaga eta Gaminderen aurka.

Pilota partiduaren aurretik, umeentzako berbena ere egon zen Xilipurdi ikuskizunagaz eta herri kirolez mozorrotutako hainbat txikik kalejira egin zuten udalerritik. Jaiek domekara arte iraungo dute ederto pasatzeko hamaika jardueragaz.

 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun