Otxantegi Herri Lurra proiektuko ekintzaileek HIRUKAri jakinarazi diotenez, egitasmoa bultzatu zutenean "ahozko akordioa" lortu zuten tokiko jabeakaz lurrok erabili ahal izateko: "Bazekiten hemen geundela, baina orain salatu eta kanporatu nahi gaituzte".
Diotenez, joan den uztailean jaso zuten salaketa, eta, orain, epaitegietara jo beharko dute irailaren 21ean. "Saiatu gara eurekin harremanetan jartzen egoera konpontzeko, baina bide judizialetik aurrera egingo dutela azpimarratu digute", deitoratu dute herri-proiektuko kideek.
Egitasmoaren helburua da proiektua Berangoko jendeari eta ingurukoei hurreratzea, eta epe luzerako mantentzea. Horretarako, gaurko bilera informatiboaz gainera, "hauspotze akanpada" egingo dute irailaren 23, 24 eta 25ean, Otxandategi dorretxearen ondoko lurretan.