Berangoko iraileko osoko bilkurak Udalaren eta Inmogroup eta Beransukia eraikuntzako enpresen arteko hitzarmena berretsi zuen EAJren gobernu-taldeak duen gehiengoari esker –zazpi zinegotzi ditu eta oposizioak sei–. Erabaki horri esker, Otxabene eta Etxebarri sektoreetan daborduko eraikitzen ari diren babes sozialeko etxebizitzak zozkatzeko oinarriak ezarri dituzte.
Orain arte bezala, hiru urteko antzinakotasuna duten erroldatutakoek lehentasuna izaten jarraituko dute, baina zozketa egiteko orduan etxebizitza guztiak ez balira esleituko, antzinakotasunik gabe erroldatutakoak izango ziren bigarren lehentasun-taldea. Horien atzetik, udalerrian seme-alaba bat duten egoiliarrak, herrian lan egiten dutenek eta, azkenik, Uribe Kostako udalerriren batean erroldatuta daudenak lehenetsiko dituzte.
Une honetan, Otxabene eta Etxebarriko sektoreetan, Sanata Ana auzoa eta futbol-zelaiaren artean, eraikitzen ari diren hirigintza-proiektuari esker, Berangok babestutako 155 etxebizitza berri izango ditu: babestutako 73 Otxabenen, gune brean tasatutako 38 eta babes ofizialeko beste 44 Etxebarrin. Guztiak salmentarako izango dira eta garajeak eta trastelekuak izango dituzte.