Munarrikolandako bunkerrak garbituta

Berango-Merana eskolako ikasle eta gurasoak mendian auzolanean

Iker Rincon Moreno 2023ko urt. 20a, 12:52

Eguraldia lagun izan ez zuten arren, Berango-Merana eskolako hainbat ikaslek eta gurasok urtarrilaren 15erako jarritako hitzorduari jarraituta, Munarrikolandako bunkerrak eta inguruak garbitu eta hainbat haritz landatu zituzten. Azaldu dutenez, azpiegituraren barrualdea eta eskailerak atondu zituzten, 10 zaku zabor batuta. Ondoren, Sopela, Urduliz eta Berango udalerrien arteko mugan, Euskal Herriko mapa irudikatu eta zazpi haritz landatu zituzten horren inguruan, euskal probintziako bana. Azkenik, euriari eta hotzari aurre egiteko hamaiketako "arina" jan, indarrak batu eta etxerako buelta egin zuten ekintzaileek, "eguneko intentzioak burututa". Hona hemen egun horretako irudi batzuk. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun