Berdintasuna aldarrikatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Berangon egunotarako

Iker Rincon Moreno 2023ko mar. 7a, 13:38
Elkarretaratzea egingo dute martxoaren 8an, 12:00etan, udaletxean. © BERANGOKO UDALA

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, gizartea kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko hainbat jarduera antolatuko dituzte Berangon; besteak beste, kontzentrazioak, emanaldiak, tailerrak, herri martxa eta hainbat arlotako profesionalak protagonista izango dituen mahai-ingurua. Bihar,  eguaztenean, ohiko elkarretaratzea egingo dute udaletxean, 12:00etan; arrastian, 19:30ean, ekintza bat egingo du Berangoko Emakumearen Kultur Elkarteak, Sabino Arana kalean.

Berangoko Udaleko Berdintasun Arloak programazio zabala antolatu du egunotarako martxoaren 8a aldarrikatzeko. “Aurten normaltasuna berreskuratu dugu pandemiaren ondoren, eta publiko guztientzako jarduerak antolatu ditugu. Gainera, kirol, euskara eta kulturan berdintasunezko parte-hartzea bultzatzen jarraitzen dugu”, nabarmendu du Ederne Frontela Berdintasun eta Gizarte Ongizateko zinegotziak.

Egitaraua:

Martxoak 8, eguaztena

  • 12:00 elkarretaratzea, udaletxean.
  • 19:30 ekintza Sabino Arana kalean, Emakumearen Kultur Elkarteak antolatuta.

Martxoak 11, zapatua

  • Emakumezkoen pala txapelketa, frontoian.
  • 18:00 hainbat arlotako sei emakume profesionalen mahai-ingurua, Moreaga parkean.
    • Eunate Astralaga futbolaria
    • Mari López Berangoko Emakumearen Kultur Elkarteko presidentea
    • Ederne Frontela kazetari eta Berangoko Udaleko zinegotzia
    • Begoña Lumbreras baserritarra
    • Leire Gutierrez udaltzaina
    • Patricia Ruiz Ordorika zirujaua.
  • 19:30 bakarrizketa eta bertso saioa.
  • 20:30 musika- eta dantza-emanaldiak, Emakumearen Elkarteak eta Nagusien Etxeak antolatuta.

Martxoak 12, domeka

  • 10:30 emakumearen martxa, Torrekolandatik abiatuta.
  • 11:00-14:30 umeentzako jolasak eta karaokea, Moreagan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun