Askotariko eragile eta instituzioek ere hainbat ekimen antolatu dituzte egunotan Emakumearen Eguna aldarrikatzeko.
Leioako kaleak kolore arrosaz bete dituzte Emakumeen Martxan

Erredakzioa mar 13 Leioa

Domekan, ehunka herritarrek urrats sendoak eman zituzten feminismoaren aldeko eta matxismoaren aurkako Leioako IV. Emakumeen Martxan. Egun horretan, kolore arrosako kamisetek Leioako kaleak bete zituzten jai giroan burutu zuten ibilbidean. Hemen dituzue martxoaren 8ko programazioan kokatzen den jarduerak utzitako irudi batzuk.