Aitor Miñambres Berangoko museoaren zuzendariak azaldu duenez, "Gerra Zibilean, euskal herritarrek jasandako sufrimendua adierazten du Agurra eskulturak, banatzera behartuta dagoen familia bat irudikatzen du. Hiru irudi: haur bat, emakume bat eta gizon bat. Haurra: haurtzaroa, goseak eta aireko bonbardaketek mehatxatua, herrialde urrunetan hartua, familiaren konpainiarik gabe. Emakumea: atzeguardian egindako lana, ekoizpena eta familiaren zama. Eta gizon gaztea, lasaia, frontera doana, bizia galtzeko arriskuarekin bere lurra eta demokrazia defendatzeagatik. Emozioz, sentimenduz eta samurtasunez betetako eskultura".