Icaza jauregiko kotxetegien eraikina eraberritzen hasi dira Berangon

Erredakzioa 2023ko mar. 22a, 08:51

Berangoko Udalak Moreaga parkean dagoen Icaza jauregiko kotxetegiak eraberritzeko lanak abiatu ditu. Eraikin horrek udal-ludoteka hartuko du, eta parkeari zerbitzu egingo dion kafetegi bat izango du. Zeregin horretarako, Udalak 240.000 euroko aurrekontua bideratu du. Horrez gainera, jauregia berritzeko aurreproiektua garatzen ari dira uneotan eta, hori dela eta, gaur egun eraikin horrek barrutik duen itxura erakusteko argazki-esposizioa eta aurreproiektuaren nondik norakoak azaltzen dituen infografiak ikus daitezke egunotan Moreaga parkean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun