Berangoko "espekulazio maniobrak" salatzeko asmoz, "Norena da Berango?" kanpaina abiatu zuten orain gutxi Otxantegi Herri Lurra gune-autogestionatuko kideek. Azaldu dutenez, okupatutako lurrak husteko abisua "berehalakoa" da, eta, hori salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo, martitzenean, bertako udaletxearen aurrean, "udal-gobernua, jauntxoak eta eraikitzaileak salatzeko".