EAJk gehiengo absolutua galdu du Berangon

Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 23:52

Itziar Aginagaldek (EAJ) itunak bilatu beharko ditu gehiengoagaz agindu gura badu Berangoko Udalean. Batetik, jeltzaleek zinegotzi bat galdu dute EH Bilduren mesedetan eta orain arte Anabel Landak zuen gehiengoa galdu dute. Bestetik, orain arte ordezkaritza zuten PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PPk zinegotzi bana mantenduko dute.

Daborduko ofizialak dira udal-hauteskundeen emaitzak, eta, horiek horrela, hauexek dira berangoztarrek aukeratutako zinegotziak:

EH BILDU

  1. DAVID MARTIN CARNICERO.
  2. AMAIA MADARIAGA BARROSO.
  3. BEGOÑA MARTINEZ GOMEZ.
  4. JURDANA ALTONAGA ROYO.
EAJ
  1. ITZIAR AGINAGALDE AVEDILLO.
  2. IKER BALERDI GOIRI.
  3. MIREN IZASKUN ZUBIAUR ZARRAGA.
  4. BEGOÑA CABRIA RUEDA.
  5. ADOLFO SANGRONIZ ANDUAGA.
  6. EDERNE FRONTELA PASCUAL.
PP
  1. JORGE PANERA CHURRUCA.
PSE-EE
  1. NEREA JIMENEZ FERNANDEZ.
ELKARREKIN PODEMOS
  1. EMILIO LOBATO PASCUAL.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun