Olaia Tejeda berangoztarra dantza modernoko munduko txapelduna izendatu da

Ander Zarraga 2023ko uzt. 12a, 11:43

Olaia Tejeda bere amagaz batera, aste-akabuan Belgikan egindako txapelketan lortutako sariakaz. © C. P. SHOW GETXO

Dantzaria teen kategoriako munduko txapelketako lehena geratu da eta classic novice mailako hirugarrena, aste-akabuan Belgikan egindako Munduko Txapelketan. Emaitza horregaz, 19 urteko berangoztarra bigarrenez izendatu da munduko txapelduna dantza modernoan. 

Tejedak epaimahaiaren erabateko adostasuna lortu eta atzean utzi zituen Juana Gomez espainiarraren eta Clara von der Weppen alemaniarra, aste-akabuan Lommelen (Belgika) egin den Munduko Txapelketan.

Show Getxo irristatze taldeko kideak teen kategoriako World Country Dance Federation-eko dantza modernoko txapelduna izendatzeaz gain, classic novice mailako hirugarren postua ere eskuratu zuen. Emaitza horiekaz, Tejedak dantza modernoko goi-mailako kategorian lehiatzeko zuzeneko txartela ere ziurtatu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun