Alemaniako Munduko Txapelketan parte hartuko du Olaia Tejeda berangoztarrak

Nahia Martinez Gondra 2023ko api. 25a, 11:24

Olaia Tejeda bere amagaz batera. © OLAIA TEJEDA

Olaia Tejeda berangoztarrak emanaldi bikaina egin zuen joan den aste-akabuan Alacanteko Calpe hirian ospatu zen munduko zirkuituko nazioarteko txapelketan. Izan ere, 19 urteko gazteak bigarren postua lortu zuen dantza modernoetan eta hirugarrena klasikoetan, eta, horri esker, Alemaniako Munduko Txapelketarako plaza lortu du.

Gaztea izan arren, daborduko sari andana eskuratu ditu Tejedak: Alemanian, kirol dantzako munduko txapelduna bilakatu zen, eta Italian, Championship izeneko Italiako Nazioarteko Txapelketako garaile izan zen. Gainera, urte honetako otsailean, dantza modernoko txapeldun eta klasikoko txapeldunorde izendatu zuten Palman (Balear uharteak) ospatutako Line Dance lehiaketa nazionalean.

Bestalde, laugarren postua lortu zuen Espainiako Kopako Adults mailan, hirugarren mailatik oso distantzia laburrera. Azken lehiaketa hori goi mailako dantzariakaz batera egin zuten, zehazki star eta tarteko mailako partaideakaz, eta horien artean zeuden egungo lau munduko txapeldunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun