Atzo eta gaur artean, alerta laranja aktibatuta egon da gurean haize-bolada bortitzengatik. Besteak beste, 104 kilometro orduko abiadurak erregistratu dira Galean, eta ufadek eragina izan dute eskualdean, hala nola Berangon. Tokiko Udalak jakinarazi duenez, eguaztenean, arrastiko azken orduan, zutoi elektriko bat erori eta udalerriaren zati bat kaltetu eta argirik gabe gelditu da. "Iberdrola lanean ari da matxura lehenbailehen konpontzeko", ohartarazi dute udal-iturriek.
2024 urt 17 Uribe Kosta
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!