Azaroan, Ertzaintza eta komisio-judiziala Berangora hurreratu ziren okupatutako lurrak husteko asmoz. Bertan zeuden zain hainbat ekintzaile, erresistentzia baketsua egiteko asmoz, eta, azkenean, egoera hori ikusita, une horretan eremua husteko baliabiderik ez zutelakoan, desalojoa bertan behera utzi zuten. Hala ere, bigarren saiakera bat egingo zutela iragarri zuten eta, azkenean, data hori zein izango den iragarri dute: apirilak 18.
1.000 eurotik gorako isunak
Horrez gainera, ekintzaileek deitoratu dute espekulazioaren aurka eta lurren alde ekainaren 17an egindako manifestazioaren harira, Otxantegiko kide batek 300 euroko isuna ezarri diotela, "kalteak" direla-eta. Kontuak horrela, azpimarratu dutenez, daborduko 1.000 eurotik gorako zigorrak jaso dituzte ekintzaileek haien jardunagatik. Era berean, "errepresio ekonomikoari" Udalaren "zentsura" salatu dute, "herriko jaietan, kultur etxean eta Erdi Aroko azokan, besteak beste".