Otxantegi Herri Lurreko ekintzailea den Santik adierazi duenez, Ertzaintzak eta komisio-judizialak komunikatu die ez dituztela momentu honetan baliabiderik eremua husteko. Halere, desalojoa aurrera eramateko data berri bat komunikatuko diete.
Egoera ikusita, pozik daudela baieztatu du ekintzaileak: "Elkartasunez eta indarrez erakutsi dugu gelditzen diren lur emankorrak defenda ditzakegula".
❗ Gaurko deitua dago Berangoko Otxandategi dorretxearen inguruan okupatutako landa-eremua desalojatzeko agindua @Otxantegi pic.twitter.com/hMBniFK74p
— Hiruka (@HirukaEus) November 23, 2023