Interesatuek, instalazioetara sartzeko eskaera bat egin beharko dute Santa Ana eta Berangoetako kultur etxeetan, eta gero aplikazio bat deskargatu.
Udalerriko kirol eskaintza areagotzeko asmoz, Berangoko kiroldegiko padel-pista berri biak eta askotariko erabilerako gela bi inauguratu zituzten atzo, eguenean. Azken gune bi horietan, herritarrek pilates, yoga eta spinning-a egin ahal izango dute. Berangoztarrek baldintza bereziak izango dituzte azpiegitura eta zerbitzu horiek erabili ahal izateko.
Interesatuek, instalazioetara sartzeko eskaera bat egin beharko dute Santa Ana eta Berangoetako kultur etxeetan, eta gero aplikazio bat deskargatu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!