Munduko Kopara begira dagoen bitartean, Olaia Tejedak bere bidea egiten jarraitzen du. Oraingo honetan, joan den aste-akabuan Mallorcan jokatutako Adult Novice 2024 txapelketa nazionaleko urrezko domina jantzi zuen, dantza klasikoan. "Lehia gogorra izan zen, nazio mailako txapelketak beti horrela izaten baitira. Oso zorrotzak dira, non onenak izateko lehiatzen garen munduko txapelketara iritsi nahian", adierazi du Tejedak berak.
Orain, hilabete barru Alacanteko Calpen izango den nazioarteko txapelketa du jomugan, ekainean Bartzelonan egingo den munduko txapelketari aurre egin baino lehen duen azken erronka. Azken bi mundialak irabazi ondoren, Tejedak gogotsu eta ilusio handiz ekingo dio hirugarren parte-hartzeari.