Pertsona bat atxilotu eta beste bi zauritu zituen Ertzaintzak martitzenean, Otxantegi Herri Lurra husteko operazioan. Horrez gainera, ekintzaileek salatu dute plataformako kide batek "irain patriarkalak" jaso zituela ertzainen partetik, "bere fisikoagatik". Gainera, 40 lagun baino gehiago identifikatu zituzten, erresistentzia baketsua egiten ari ziren bitartean, "mozal legearen bidez santzionatu nahian".
Martitzenean gertatutakoa ozen zabaltzeko eta atxilotutakoaren kontrako epaiketa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, eguenean, Berangon. Arrastiko 18:30ean egingo dute protesta, nagusien etxearen aurrean.