Otxantegiko hustuketan atxilotutako gizonaren kontrako epaiketa atzeratu egin dute

Iker Rincon Moreno 2024ko eka. 19a, 09:22

Indar erakustaldi handi bategaz, hirugarren saiakeran, Berangon okupatutako Otxandategi dorretxea eta horren lursailak hustu zituen Ertzaintzak.

Otxantegi Herri Lurra husteko operazioan, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen. Desalojo-operazioa maiatzaren 7an izan zen eta, atxilotutakoaz gainera, zauritu bi eta 40 lagun baino gehiago identifikatu zituzten ertzainek. Ekintzaileek jakinarazi zuten epaiketa gaur, eguaztenean, izango dela, baina atzo, azken unean, jakinarazi zieten prozesu judiziala atzeratu egingo zela, uztailaren 9ra arte.

Pertsona bat atxilotu eta beste bi zauritu zituen Ertzaintzak maiatzaren 7an, Otxantegi Herri Lurra husteko operazioan. Horrez gainera, ekintzaileek salatu dute plataformako kide batek "irain patriarkalak" jaso zituela ertzainen partetik, "bere fisikoagatik". Gainera, 40 lagun baino gehiago identifikatu zituzten, erresistentzia baketsua egiten ari ziren bitartean, "mozal legearen bidez santzionatu nahian".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun