Uribe Kostako jaiak 2024

Sugarrek argituko dute San Juan gaua Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko eka. 18a, 11:35

Ohi legez, San Juan egunaren bezperan suak piztuko dituzte herriz herri udako solstizioari ondoetorria egiteko, hala nola Berangon. Hala, udalerri honetan, egitarau oparoa prestatu dute domekarako, hilaren 23rako. Ekitaldiak 16:00etan hasiko dira, eta denen gozamenerako aukerak egongo dira Lantzarteko zelaian.

Egitaraua

  • 16:00-20:00 Ur parkea eta umeentzako eskulan tailerrak.
  • 18:00 Disko txiki: Naiara DJ.
  • 19:00 Txokolate edana.
  • 19:30 Bits-festa.
  • 20:00 Suaren piztea.
  • 20:30 Hanburgesak banatzea.
  • 21:00 Disko-festa: Urko DJ.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun