Aspaldi, jendetza batzen zen Berangoko Santo Domingo elizaren inguruan Bakailao Eguna ospatzeko. Pil-pil hoberena nork egingo duen erabakitzeko egun hori galzorian egon zen lehiaketa antolatzeari utzi ziotelako, baina gutxika-gutxika ohitura berreskuratzen ari dira. Aurten, abuztuaren 11n, beroari aurre eginez, hainbat kuadrilla izan dira egun horretako giro ederragaz gozatzera joan direnak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!