Guztira, hainbat kategoriatan banatutako 18 proba antolatu dituzte lasterketa osatzen duten 1.609,344 metroko distantzian lehiatzeko. Bertan, lehen mailako atletakaz batera, adin eta maila guztietako lasterkariak elkartuko dira, paralinpikoak barne.
Bueltan da Berangoko Nazioarteko Milia, Espainiako Estatuko miliarik onena RFEAren arabera. Lasterketak arrastiko 16:00etan abiatuko dira eta, aurten ere, mundu-mailako korrikalari onenak arituko dira, baita udalerriko oinarrizko kirolariak ere. Udalak jakinarazi duenez, streaming bidez emango dute lasterketaren berri, YouTubetik, udalerrira bertaratzeko aukerarik izango ez dutenek lehiaz goza dezaten. Seinale hori ikusi ahal izango duzu hemen.
Guztira, hainbat kategoriatan banatutako 18 proba antolatu dituzte lasterketa osatzen duten 1.609,344 metroko distantzian lehiatzeko. Bertan, lehen mailako atletakaz batera, adin eta maila guztietako lasterkariak elkartuko dira, paralinpikoak barne.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!