Otxantegi Herri Lurreko kideek jasandako isunei aurre egiteko bertso-afaria egingo dute Bilbon

Iker Rincon Moreno 2024ko aza. 25a, 09:50

Berangon okupatutako Otxandategi dorretxea eta horren lursailak hustu zituen Ertzaintzak joan den maiatzean. Operazio horretan, "lurrak defendatzearren", hainbat ekintzailek isunak jaso dituzte, eta horiei aurre egiteko dirua biltzeko bertso-afaria antolatu dute barikurako, hilaren 29rako, Bilboko Karmelan, 20:30etik aurrera. Sukar Horiak, Karmelako kontsumo-taldeak eta Jauzik antolatu dute.

Garaiko produktuak erabilita egingo dute afaria, eta Janire Arrizabalaga, Ibai Amillategi eta Inazio Vidal arituko dira bertsotan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun