Uztailak 25, barikua
- 11:00-12:30 Txirrindularitza lasterketa.
- 12:30-14:30 Haurrentzako tailerrak.
- 18:30-20:30 Asto probak.
- 19:00-20:30 Haur emanaldia: Disko Festa Txiki Sound animazioa.
- 22:00 Kontzertuak: Hijos de tu iglesia (La Polla Records taldearen tributoa).
- 24:00 Erromeria: Nonbait.
Santa Ana auzoko jaiek emango diote hasiera Berangoko jaien segidari uztailaren 25ean. Egun horretan, barikuan, txirrindularitza, haurrentzako tailerrak, asto probak eta gaueko kontzertuak nabarmenduko dira. Hurrengo egunean, zapatuan, meza, hamaiketakoa, txokolate-jana eta kalejirak izango dira, eta gaua Arene 6 taldeak eta Orekka erromeriak girotuko dute. Domekan, haurrentzako parkea, tortilla eta koktel lehiaketak, igel-toka txapelketa eta herri kirolak izango dira; arrastian, sardinakaz sabelak bete eta Nuevo Mexico lindo mariatxi-taldeagaz amaituko dute eguna.
Uztailak 26, zapatua
- 12:00 Meza.
- 13:00 Hamaiketakoa aitite eta amamentzat, Otxandategi Dantza Taldeko umeakaz.
- 18:00 Txokolate-jana eta sari-banaketa.
- 18:30-20:30 Asto probak.
- 19:00-20:30 Disko Festa Txiki «Dantza press».
- 19:00-20:30 Berango Kantari taldearen kalejira.
- 23:00 Kontzertua: Arene 6.
- 01:00 Erromeria: Orekka.
Uztailak 27, domeka
- 12:00-15:00 Haurrentzako parkea.
- 12:00 Tortilla eta koktel lehiaketak.
- 13:00 Igel-toka txapelketa.
- 18:00 Herri kirolak haurrentzat.
- 19:00-20:30 Disko Festa Txiki: "Zoaz korrika eta dantza".
- 19:00 Sardina-jana.
- 20:30 Mariatxi taldea: Nuevo Mexico lindo.