Berangoko azkenak

Iker Rincon Moreno 2025ko uzt. 30a, 12:14

Abuztuaren 2tik aurrera, bost egun izango dituzte berangoztarrek udalerriko azken jaiez gozatzeko. Azken eguna, abuztuaren 10a, bakailaoari dedikatuko diote.

Uztailaren akabuko Santa Anako jaiak atzean utzita, abuztuaren lehenegoakaz hasiko dira Berangoko festa nagusiak. Abuztuaren 2tik aurrera ospatuko dituzte, ohi legez, ekintza eta giro apartagaz.

Zapatuan, eguna Berango Kantari kantu-poteoagaz hasiko da, ondoren kuadrillen igoera eta probak, eta arrastian ginkana eta futbol 7 partiduak izango dira, besteak beste. 18:30ean eskupilota jaialdia, idi probak eta haurrentzako disko festa, eta gaua Anestesia taldearen kontzertuagaz eta Lehian erromeriagaz borobilduko da.

Domekan, pala txapelketa, haurrentzako parkea, Los Cinco Bilbainos eta Otxandategi Dantza Taldearen erakustaldia, hanburgesa-jana eta kontzertuak izango dira; oraingoan, The Half Nelsons eta Noran taldeakaz.

Abuztuaren 4an, meza, hamaiketakoa, mus-txapelketa, haurrentzako entzierroa, txokolate-jana eta kontzertuak egongo dira gozagai, Ilberri eta Unai Raneroren eskutik.

Abuztuaren 5ean, martitzenean, berangoztarren egun berezia izango da, Kuadrillen Eguna ospatuko baitute. Horretarako, bazkaria egingo dute eta, ondoren, DJ batek giroa animatuko du eta karaokea egongo da abeslaririk onena bilatzeko.

Azkenik, hilaren 10ean, Bakailao Eguna ospatuko dute, eta ur-parkea, herri kirolak eta dantzaldiak egongo dira. 

Abuztuak 2, zapatua

12:30 Berango Kantari (kantu poteoa).
13:00 Kuadrillen igoera eta probak.
16:30 Kuadrillen arteko ginkana.
17:30  Futbol 7, lagunarteko partiduak.
18:30  Eskupilota jaialdia.
20:00 Idi probak.
20:00 Disko Festa Txiki «Buelta ta Buelta».
23:00 Kontzertua: Anestesia.
01:00 Erromeria: Lehian.

Abuztuak 3, domeka

10:30 X. Binakako Pala Txapelketa.
12:00-14:00 Haurrentzako parkea, Berango-Merana ikastetxean.
13:00 Bilbainadak: Los Cinco Bilbainos.
17:00-20:00 Haurrentzako parkea, Berango-Merana ikastetxean.
20:00 Otxandategi Dantza Taldearen erakustaldia.
20:00 Hanburgesa-jana.
22:00 Kontzertua: The Half Nelsons.
23:00 Kontzertua: Noran.

Abuztuak 4, astelehena

12:00 Meza.
13:00 Hamaiketakoa aitite eta amamentzat, Otxandategi Dantza Taldeko umeakaz
18:00   Mus-txapelketa.
18:30-20:00 Haurrentzako entzierroa.
20:00 Txokolate-jana eta sari-banaketa.
20:00-21:00 Kontzertua: Ilberri.
21:00-22:00 Kontzertua: Unai Ranero.

Abuztuak 5, martitzena 

Kuadrillen Eguna

Kuadrillen bazkaria, Andoni Oilokiegiren eskutik. Ondoren, 
Dj eta karaokea.

Abuztuak 10, domeka 

Bakailao Eguna

11:00-14:00 Ur-parkea umeentzat.
12:00 Herri kirolak: EAEko 3. Mailako Aizkora Kanporaketa.
16:00-18:00 Ur-parkea umeentzat.
18:00-20:00 Dantzagarriak, Ekhy taldeagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun