Berangoko inauteriak hemen dira!

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 5a

Berangoko inauteriak otsailaren 13 eta 14 bitartean ospatuko dira.

Badatoz Inauteriak, eta aurten ere Berango kolorez, musikaz eta mozorroz beteko da! Aurtengo gaia Prehistoria izango da, beraz atera mamutak, kobazuloak eta lehen gizakien irudimena kalera. Otsailaren 13 eta 14 bitartean, lagunekaz, familian edo koadrilan, giro onean ospatzeko egunak izango dira. Prestatu mozorroak eta animatu parte hartzera!

Otsailak 13, barikua

  • 21:00 Tina Turner tributoa,  Golden Fire taldearen eskutik

 Otsailak 14, zapatua

  • 17:30 Koadrilen jaitsiera Berangoetatik frontoiraino eta mozorro lehiaketa
  • 18:00 Txokolatada
  • 19:00 Disko Txiki, DJ Urkoren eskutik
  • 20:00 Disko Festa nagusientzako, DJ Urkoren eskutik

Informazio gehiago gura izatekotan, berangokultura@berango.org helbidera idatzi edo 94 668 21 43 telefono zenbakira deitu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun