
Abenduaren 4an, umeentzako jarduerak egingo dituzte Berangoeta Kultur Etxean. 17:00etatik aurrera joko eta tailer bereziak egingo dituzte —kartelak txapak, eguzkiloreak eta txapelaren jokoa—, eta 18:30ean aurreko asteotan umeek sortutako lipduba proiektatuko dute.
Abenduaren 12an, 19:00etan, Fernando Ansoleaga Antzokian helduentzako euskarazko antzerkia aurkeztuko dute: Pantxika Lamur konpainiaren Beroa dago... eta gu gara! izeneko antzezlana. Bertan, menopausia eta klimaterioa emakumeen bizitzako etapak jorratzen dituzte, oraindino "isiltasunez" eta "estereotipoz" inguratuta daudenak. Sarrerak euro bat balioko du.
Amaitzeko, abenduaren 13an, bi jarduera egingo dituzte. 12:00etatik 14:00etara Dantza Plaza Udal Pilotalekuan, non herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta egongo dira. Eta, 18:00etan, berriz, Olentzeroren sekretua ume-antzerkia izango da Fernando Ansoleaga Antzokian. Euskarazko ikuskizuna da, Zirtaka taldearena. Istorioan Maripetralinek Olentzeroren sekretua lapurtu gura du, eta Mari Domingi, Lamia eta publikoaren laguntza beharko dute Gabonak salbatzeko. Honetan ere, sarrerak euro baten truke egongo dira eskuragarri.