2021 aza 12 Uribe Kosta
TOKIKOM Sarien seigarren edizioko sari banaketa egin dute gaur Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan, TOKIKOMek antolatuta, EiTBren laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Euskarazko komunikazioaren arloko 100 lagun inguru batu dira ekitaldira, eta bertan jarraitzen dute uneotan, nazioarteko adituekin batera hedabideen inguruko komunitateen sorkuntzaz eztabaidatzen.