Lankide baten heriotza salatu dute Leioako campusean

Leioako campusean egin legez, Bilbon, Donostian eta Gasteizen ere egin zituzten kontzentrazioak. © EHU-KO LAB

Leioako campusean 70 langile inguruk parte hartu zuten atzo sindikatuek deitutako kontzentrazioan, Leihoa.info agerkariak jakinarazi duenez. Hilabete eta erdia koman egon ostean, bariku arrastian zendu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako langile bat; lantokian izan zuen istripua, maiatzaren 21ean.

Atzo izandako kontzetrazioetan EHUn lau urtean gertatu den bigarren heriotza salatu eta "langileek lan egiteagatik haien bizitza arriskuan ez ipintzeko daukaten eskubidea berma diezaiela" eskatu zioten EHUko Zuzendaritzari. Modu berean, ordutik hona ez dutela Osalanek egin behar duen ikerketaren berri izan ere adierazi zuten LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuetako ordezkariek. Unibertsitateak, istripua izan zen emergentziazko atetik ikastegira sartzeko baimenak bertan behera utzi izanaz gainera, bestelako neurri prebentiborik edota zuzentzailerik hartu ote duen argitu ez izana ere salatu zuten bertaratutako langileek.

Erlazionatuak

Lankide baten heriotza salatuko dute gaur EHUn

EHU

LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek ordu beteko lanuztea deitu dute 12:00etatik 13:00etara. Horrez gainera, kontzentrazioa egingo dute, 12:...