"Osasun krisi honen eboluzioa oraindik zehazteke dago. Baldintza horietan, ez da posible UPV/EHUn aurrez aurreko jarduera akademikoa berriz hastea. Beraz, oraingo ikasturte honetan urruneko eta online modalitateak mantenduko dira", azaldu du EHUk prentsa-ohar baten bidez.
Aurrez aurreko eskolan ezabatuta, Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzari dagokio orain gainerako alderdietan moldaketak proposatzea. Azken erabakia, berriz, Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak hartu beharko du. Moldaketa horiek ebaluazio-egutegiari, irakaskuntza-gidei eta praktikei eragin ahal diete, besteak beste.
Edozein kasutan ikasturtearen amaiera "erabateko zorroztasun akademikoz" egingo dela aldarrikatu Nekane Balluerka errektoreak.