Hiru erakundeen esanetan, azken egunetan egindako hainbat batzarrek ikerketa-proiektu hori aztertzeko balio izan dute, koronabirusa "detektatzeko proba bat prest jartzearekin lotuta". Espainiako Carlos III.a Osasun Institutuak orain dela astebete iragarri zuen EHUri PCR testen bidez koronabirusa atzemateko gaitasuna aitortzen diola. Hala ere, proba gehiago egin beharra dagoela esaten du aipatutako oharrak, "infektatutako pertsonengan erabilgarria izan dadin". Gaineratu dutenez, hori da ohiko prozesua osasun-arretaren eremuan "teknika bat erabili ahal izateko".
"EHUko ikertzaileek eta Osakidetzako asistentzia-langileek", gaineratu dute, "lan estua egiten jarraituko dute datozen egunetan, proba ahal bezain laster eskuragarri izateko, eta, ondoren, proba horiek erabiltzeko dauden aukerak aztertzeko, betiere asistentzia-eremuaren babespean, eta lankidetza-hitzarmen baten babespean". Bestalde, gogorarazi dute "EHUk testak egiteko duen gaitasuna 500 eta 1.000 artekoa dela egunean"