Zaintza Batzordea koronabirusak unibertsitatearen eguneroko jardunean izan dezakeen eraginagaz lotutako "koordinazio, aholkularitza, informazio, jarraipen eta kontrolaz" arduratuko da. Unibertsitateko sektore guztiak egongo dira ordezkatuta bertan: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, campusetako errektoreordeak, Irakats Plangintza eta Ikaskuntzaren Jarraipen Batzordeko burua, Campus Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeko Burua eta Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuko burua.
"Funtsezkoa da edozein agerraldiren aurrean erabakiak azkar hartzea", adierazi du Miren Basarasek, "birusa unibertsitate-ingurunean ahalik eta gutxien transmititu dadin. Horretarako, osasun-agintaritza eta -zerbitzuekin koordinatuta egongo gara une oro". Gaineratu duenez, unibertsitateko komunitatearen barruan pandemiagaz lotuta sor daitezkeen zalantza guztiak erantzuten ahaleginduko da, "ahal den neurrian". COVID-19aren arduradunak egongo dira ikastegi, atal eta eraikin denetan.