Aurreko edizioetan bezala, hainbat jarduera prestatu dituzte formakuntzaren eta eztabaida politikoaren inguruko hausnarketa bultzatzeko helburua duten jardunaldiotan. Horretarako, bihar eta etzi, otsailaren 16an eta 17an, egingo duten Herri Unibertsitate Nazionalean askotariko hizlariek parte hartuko dute, hala nola Nantu Arroyo, Jose Castillo, Ani Perez, Roberto Fineschi, Jose Tapia eta Marcello Musto. Horiez gain, hainbat eragile eta antolakundek hartuko dute parte: Ekida arte ekimenak, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. Café Marxeko kideak ere izango dira gonbidatuen artean.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute bazkaltzeko aukera egongo dela egun bietan. Gainera, otsailaren 17an, egunean, manifestazioa egingo dute 14:00etan, "Edukiaren merkantilizazioaren aurrean, hezkuntza sozialista eraiki!" lelopean.
Egunotan Herri Unibertsitate Nazionala egin ostean, datorren astean Euskal Herriko sei campusetan izango dira tokian tokiko Herri Unibertsitateak. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñean, otsailaren 23tik 25era izango da; gainerakoetan, berriz, 22tik 24ra bitartean.