Eguaztenean zein eguenean aurretik izena emanda dutenek parte hartu ahalko dute ekimenetan, hala nola, bazkideen bazkariaz eta dantzaldian zein Vicrila ikusteko bisitan. Handik aurrera jarduera guztietan parte-hartzea librea izango da.
Gauzak horrela, parekidetasuna bultzatzeko deialdi nagusia hilaren 9an izango da, elkarretaratzea eta martxa egingo baitituzte. Elkarlanean jardungo dute Erandioko zein Astrabuduko emakume elkarteek eta Erandioko Udalaren Enplegua, Ekonomia, Sustapen, Tokiko Garapena eta Berdintasun Sailak. Erandioko Txoko Feministak, berriz, bat egin du Bizkaiko Emakumeen Asanbladak domekarako Bilbon deitutako manifestazioagaz.
Egitaraua
Martxoak 3, martitzena
- 18:00etan,
Erandioko emakumeen elkarteko batzar orokorra, azoka zaharrean.
Martxoak 4, eguaztena
- 14:30ean, bazkaria eta dantzaldia, azoka zaharrean.
Martxoak 5, eguena
- 10:00etan,
bisitaldia Lamiakoko Vicrila museo eta lantegira, Erandioko metro geltokitik, Erandioko Emakumeen Elkarteak deituta.
- 19:00etan,
Plataforma Tiranteren "DesEncadenArte" antzezlana, azoka zaharrean.
Martxoak 6, barikua
- 18:00etan, jaialdia, elkarteari buruzko proiekzioa, lunch-a eta opari zozketa, azoka zaharrean, Erandioko emakumeen elkarteak antolatuta.
Martxoak 8, domeka
- 13:00
etan, manifestazioa, Bilboko Arriaga plazatik, Erandioko Txoko feministak deituta.
Martxoak 9, astelehena
- 12:00etan, elkarretaratzea eta martxa Astrabudura, Udaletxeko plazatik, Erandio eta Astrabuduko emakumeen elkarteek deituta.