2015 mar 06 Leioa
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, Leioako Udalak eta Andrak elkarteak egitarau anitza antolatu dute. Hala ere, Kultur Leioak jakinarazi duenez, O Sister! taldeak hilaren 13an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, taldekideetako baten osasun arazoak direla eta. Azaroaren 13an izango da, gaineratu dutenez. Sarrera mantendu gura dutenei, kontzertu berriko txartela salgai jartzerakoan trukatuko diete. Bestela, sarreren dirua bueltatuko zaie Kultur Leioako txarteldegian.