Horrenbestez, iaz legez, Akerbeltz taldearen ardura izango da lehenengo dantzaldian Erandiogoikoan batuko direnen gerriak mugiaraztea, 23:30ean. Bertoko gaupasak ezagunak dira Erandion zein Uribe Kosta eskualde osoan, eta jende ugari batzen da; batez ere, eguraldia alde bada. Aurretik, baina, 19:00etan txupina jaurti eta kalejira eta herri-afaria egingo dituzte. Gainera, Gorpuzti Eguna izanda, meza, ohorezko aurreskua eta luncha egin dituzte eguerdian.
Autobus-zerbitzu berezia
Jaiak irauten duen bitartean, zerbitzu bereziak izango ditu Erandio! Busak. Barikuan, arratsaldeko ordutegian, ordubete luzatuko dute bus-zerbitzua: Azken irteera, Astrabudutik 23:30ean izango da, udal iturriek adierazi dutenez. Bestalde, 04:00etatik 08:00etara, gaueko zerbitzua ere egongo da, barikuan zein zapatuan, Erandiogoikotik Arriaga, Altzaga eta Astrabudura bueltatzeko.
Egitaraua
Ekainak 4, eguena
- 12:00 Meza, aurreskua eta luncha.
- 19:00 Txupina eta jaien hasiera: txistulari, buruhandi, erraldoi eta trikitilarien kalejira.
- 21:30 Herri-afaria (15 €; txartelak Dandakan salgai).
- 23:30 Akerbeltzen erromeria.
Ekainak 5, barikua
- 18:00 Umeentzako kirol-jolasak.
- 18:30 Batukada.
- 19:00 Txistularien kalejira.
- 19:00 Futbol txapelketaren finala.
- 19:00 Amaia Mujikaren berbaldia: "Euskal Herriko janzkera".
- 20:30 Bilbainadak, Erromoko Kantariakaz.
- 21:00 Herri-afaria (saiheski errea).
- 00:00 Erromeria, Honat taldeagaz eta gaupasa, Dj LEG-OHgaz.
Ekainak 6, zapatua
- 12:00 Txistulari eta dantzarien kalejira eta dantza erakustaldia.
- 13:00 Puzgarriak egun osoan.
- 15:00 Herri-bazkaria (paella; 5 €-ko txartelak salgai Dandakan). Ostean, trikitilariak.
- 16:00 Mus txapelketa.
- 17:30 Erromeria, Luhartz taldeagaz.
- 00:30 Izerdi Gorria eta Dj Iñigoren kontzertua.
Ekainak 7, domeka
- 11:00 Txistularien kalejira.
- 11:00 Lehen jaunartzeak, eta musika bandaren emanaldia.
- 17:00 Kuadrillen arteko desafioa.
- 18:00 Erromeria Daltondarrak taldeagaz.