Goiherriri harrera beroa egingo diote arrastian

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 7a, 13:46
Goiherriko 560 kiloko taldea. © JONE ZARRAGA

Goiherri sokatira taldea arrastian bueltatuko da Belfastik, Europako Lur Gaineko Sokatira Txapelketa irabazi ostean. Erandioztarrak 18:45ak aldera iritsiko dira Loiuko aireportura eta bertan zain izango dituzte zaleak eta auzokideak. HIRUKAk jakin duenez, terminalean bertan dantza egingo die Goi-alde dantza-taldeak, aurten 50 urte bete dituena. Ondoren, ohitura denez, udal kamioira igo eta Goierri auzora joango dira sokatiralariak, baserriz baserri eta txapliguen artean, garaipena ospatzeko. Goiherri 560 kiloko proban nagusitu zen eguenean, gizonezkoen modalitatean, eta zapatuan Basque Country taldean jardun zuen. Euskal selekzioak bi domina eskuratu zituen: 600 kiloko mistoa eta gizonezkoen 560koa. Horrez gainera, Laukizko Gaztedi taldearen emakumeek ere 560 kiloko proba irabazi zuten.

Erlazionatuak

Goiherri, Europako txapeldun

Iker Rincon Moreno 2015 ira 04 Erandio

Goiherri garaipena ospatzen

Iker Rincon Moreno 2015 ira 04 Erandio

Goiherriren garaipena iruditan

Iker Rincon Moreno 2015 ira 04 Erandio

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun