Uribe Kosta jaietan 2015

Barikuan hasiko dira Enekuriko jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 8a, 16:26
Enekuri auzoa. © ERANDIOKO UDALA

Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandion, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Abuztuaren amaieran, San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, udalerriko nagusienak agian. Hala ere, geratzen direnak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Gauzak horrela, etzidamu, barikuan, hasi eta domekara arte, Enekuri auzo erandioztarrean (batzuk Bilbo dela esan arren) izango dira jaiak. Lutxana auzoak hartuko die erreleboa. Enekurin, ohi bezala, txupinak abiatuko ditu festak barikuan, 18:30ean, ondoren jolasak eta pottokak edukiko dituztela neska-mutilentzat. Ondoren, herri-parrillada eta disko-festa izango dira, azken hori Xaiborrek gidatuta.

Egitaraua:

Irailak 11, barikua

18:30ean, txupina eta kalejira.

19:00etan, haurrentzako jolasak eta pottokak.

20:30ean, herri-parrillada.

21:30ean, disko-festa Xaiborregaz.

Irailak 12, zapatua

09:00etan, diana eta kalejira.

10:00etan, herri-ibilaldia Enekuritik.

11:00etan, haurrentzako puzgarriak, iluntzera arte.

12:00etan, paella txapelketa.

15:00etan, paellen aurkezpena.

18:00etan, partxis txapelketa.

18:00etan, mus arin txapelketa.

18:00etan, Olgetan Solas. Familiarteko jolasak.

20:00etan, haurrentzako festa: "So-la-si-la-tzen".

21:30ean, sardina jana.

23:00etan, dantzaldia River taldeagaz.

Irailak 13, domeka

09:00etan, diana eta kalejira.

11:00etan, gaztetxoentzako tortilla txapelketa.

13:00etan, meza, auzoko hildakoen alde.

14:00etan, Erandioko musika bandaren emanaldia.

15:00etan, herri bazkaria (Serapio tabernan edo txosnan eman daiteke izena, aurretik).

Bazkalondoan, Tor magoa.

18:00etan, haurrentzako jolasak.

Ondoren, jaiak amaitzeko, txokolate jana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun