Lege ohar honek hiruka.eus webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: HIRUKA Kooperatiba Elkartea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua, Sozietate Kooperatiba eta beste Elkarteen liburuko 2558. folioan, 2015.0.006 zenbakiarekin.
Legeria:
Oro har, HIRUKA Kooperatiba Elkartea eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak, Espainiako legeri eta eskumenpean daude.
Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.
Edukia eta erabilera:
Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, HIRUKA Kooperatiba Elkartea-rekin merkatal harreman bat hastea. Erakundeak bere du eskubidea aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo hauek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak HIRUKA Kooperatiba Elkartea-renak dira, baina partekatu daitezke Creative Comons Aitortu Partekatu lizentziaren bitartez (CC-by-sa. Beraz, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, eraldatu daiteke, beti ere iturria aipatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horien pean partekatzeko. Webgunean agertzen den edozein edukiaren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.
Loturak (linkak)
Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.
Datuen konfideltzialtasuna eta babesa
Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, HIRUKA Kooperatiba Elkartea -k ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.
Fitxategien erregistroa eta formularioak
Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak HIRUKA Kooperatiba Elkartea - IFK: F-95792347; Bizkaiko Martikoena kalea 16-2. solairua, Getxon- jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.
Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, HIRUKA Kooperatiba Elkartea horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k ez du erantzukizunik HIRUKA Kooperatiba Elkartea.-tik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.
Cookiak
Webgune honek ez du cookie-rik erabiltzen, cookie-tzat hartuta erabiltzailearen terminalean bertan ostatatuko informazioko fitxategi fisikoak erabiltzaileak webgunean nabigatzeko erabiltzen direnak. Edonola ere, erabiltzailearen esku dago nabigatzailea konfiguratzea artxibo hauen instalazioa eragozteko moduan.
Xedeak
HIRUKA Kooperatiba Elkartea-ren xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.
Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduak balira, HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 13 urtetik gorakoa balitz, adingabearen eta guraso edo tutoreen baimena behar izango da.
Hirugarrenei datuak ematea
HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k ez dizkio datuak hirugarren bati utziko.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:
Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue HIRUKA Kooperatiba Elkartea-ren helbide elektroniko honetara hirukakoop@hiruka.eus edo posta arruntez Martikoena 16-2., 48991 Getxo-Bizkaia helbidera, erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrailren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula HIRUKA Kooperatiba Elkartea -ri. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.
Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.
Segurtasun neurriak
HIRUKA Kooperatiba Elkartea-k legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. HIRUKA Kooperatiba Elkartea -k ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono lineatako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentroetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek HIRUKA Kooperatiba Elkartea-ren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela HIRUKA Kooperatiba Elkartea -k datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.