Publizitatea

MEDIAKIT HIRUKA 2024 (formatuak, zerbitzuak, tarifak)

 
Zer da HIRUKA
  • Uribe Kostako komunikazio-taldea da. Getxo, Erandio, Leioa, Sopela, Plentzia, Urduliz, Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Berangora hedatzen da.
  • Euskalduna, tokikoa, gaur egungoa.
  • Joera eta teknologia berrietara egokitua.
  • Hilabetekaria paperean eta eguneroko agerkari digitalean (smartphone pantailetara egokitua).
  • Diseinu-, itzulpen- eta bideogintza-zerbitzuak ere eskaintzen ditu. 
HIRUKAren irakurlea
  • Euskalduna eta euskaltzalea da.
  • Oso leiala tokiko euskal hedabide eta produktu/markekiko. 
  • Astean 9.000 irakurle Uribe Kostan*. 
  • *Datuak: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza saila eta Google Analytics. 
Zergatik HIRUKA?
  • Uribe Kostako eskualdera zabaltzen den euskarazko hedabide bakarra delako.
  • Hilabetekariak 5.000 aleko tirada du eta gune publiko, ikastetxe, prentsa-leku, kiosko eta bertoko komertzio, taberna zein okindegietan eskura daiteke, doan. 
  • Agerkari digitalak, 9.000 erabiltzailetik gora dituelako.
  • Euskaldunak gero eta gehiago garelako; euskaraz bizitzeko eta gure hizkuntzaren normalizazio-prozesurako euskal hedabideen jardunak berebiziko garrantzia duelako.
  • Zure marka, produktu eta zerbitzuen beharretara egokituko garelako.

Ikusi mediakita