Udalbatzak onartutako mozioan kritikatu dute gaueko eta goizaldeko abioien zaratak "gure auzokideen atsedena eta ongizateari kalte" egingo liokeela. Mehatxu horren aurrean, Espainiako Gobernuaren menpe dagoen AENA erakundeari eskatu diote kaltetutako udalakaz biltzea: Erandio, Zamudio, Derio eta Loiu, alegia. Batzar horietan aireportuaren zabalpenerako egin beharreko ikerketak eta analisiak "partekatzea" eskatu dute.
Era berean, Udalbatzak eskatu du ordutegi berriek izango duten ingurumenaren gaineko eragina kontuan hartzeko, biztanleen "loaren alterazioa" barne. Testu berean, zinegotziek onartzen dute Loiuko aireportua "aberastasun-iturria" eta Europagaz lotzeko bitartekoa ere badela.