Herenegun gazteek kritikatu zuten Udalaren jarrera "suntsitzailea" gaztetxearekiko, euren esanetan "identifikazioak, gezurrak eta trabak" ekarri dituena. Era berean, euren ustez, auziperatuak "Udal Gobernuak aukeratu ditu, urteetan gazte mugimenduan izandako konpromisoagatik, akaso". Azkenik, orain dela lau urteko okupazioa arrazoitzeko gazteek kudeatuko dituzten espazioak uzteko Udalak "duen ezintasunaren ondorioz" izan zela adierazi zuten, besteak beste.
Udal komunikatua
Erandioko Gazte Asanbladak egindako adierazpenei erantzuna eman die gaur Erandioko Udal Gobernuak, hitzez-hitz erreproduzitzen dugun honako komunikatuaren bidez:
1. Udalak ez du inoren eta ezeren aurkako neurririk hartzeari ekin. Lokal-lursail-eraikinaren jabea izan da egin duena.
2. Udala ez dago gaztetxe horren proiektuaren kontra. Esaten dutenaren aurka Erandioko Udalak ez dauka jarrera "suntsitzailea" gaztetxe horrekiko. Halere, Udala gauzak ondo egitearen alde dago, bedeinkazio denakaz, euren baimenakaz, euren lizentziakaz, euren segurtasun-neurriakaz, eta abar.
3. Udala gazteen aisialdiaren alde dago. Izan ere, udaletxetik inoiz ez da epai- edo administrazio-neurririk hartu gaztetxearen aurka.
4. Udala prest dago elkarregaz eta batera lan egiteko, beti ere jarduera pertsonen segurtasuna arriskuan jarriko ez duen espazioan egingo bada.
5. Gazteak inoiz ez dira Udalagaz harremanetan ipini hirigintza- eta ingurumen-arautegira moldatzen den espazio pribatu edo publikoa bilatzeko. Erabiltzen dabiltzan eraikinak ez dauka lizentziarik eta bertan lizentzia behar duen jarduera egiten da. Neurriak prebentiboak dira eta ez errepresiboak.