Kanpomartxo prestatzeko Martiartun jarri du hitzordua Berbotsek

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 22a, 11:05

Dantzariak Kanpomartxon, artxiboko irudian.

Kanpomartxo euskaltzaleen festaren 22. edizioa martxoaren 20an egingo dute Martiartun. Hori prestatzen hasteko pasa den eguaztenean lehenengo batzarra egin zuen Erandion Euskaraz Berbots taldeak. Bertan lanak banatu eta bideratzen hasi ostean, orain jai-eremua izango dena bisitatuko dute. Horretarako hitzordua ipini dute bihar, zapatua, Martiartun bertan, goizeko 12:00etan: "begi asko behar dira". "Kanpomartxo zoragarria egingo" dutela ziur daude berbotskideak.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun