Aratusteak 2016

Mozorroak prest dituzte Erandioko bazter guztietan

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 4a, 16:10

Altzagako inauteriak, artxiboko irudian.

Ohi baino lehenago helduko dira aratusteak Erandioko auzo guztietara. Hala, Altzaga, Astrabudua eta Erandiogoikoko auzokideek urtebetez buruan bueltaka izan duten mozorroa janzteko aukera izango dute hilaren 5etik 7ra. Erandioztarrek musikaz, dantzaz eta jolasez gozatzeko aukera izango dute herriko bazter guztietan.

Berbarako, hilaren 5ean, El Puntillo Canalla taldeak Altzagako kaleak animatuko ditu 13:00etatik aurrera. Arrastian, berriz, umeen eta nagusien mozorro-lehiaketak egongo dira Altzagan, 17:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren.

Zapatuan, mozorroen lehiaketak Astrabuduan izango dira, aurreko egunekoen ordu berean. Horrez gainera, kaleko animazioa, txokolate-dastaketak eta talde-argazkiak egongo dira, besteak beste. Erandiogoikoara, azkenik, zapatuan helduko dira mozorroak. Umeentzako jarduerez gainera, dantza-erakustaldiak eta lehiaketak egongo dira, besteak beste.

Egitarau osoa ikusteko, sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun