Erandioko EH Bilduk udalerriko Behargintzaren buletina salatu du Emakunde emakumearen euskal erakundearen aurrean. Ana Crespo zinegotziaren ustez, Behargintzak kaleratutako azken zenbakiko azalak "ohiko estereotipoak eta rol-banaketa erreproduzitzen ditu". Crespok azaldu duenez, argazkian 24 pertsona ageri dira: 21 gizonezkoak, eta 3 emakumezkoak. Gizon denek lanerako lohihartzekoak jantzita dituzte; "hiru emakumeak garbitzaile-uniformeakaz" ageri dira. EH Bilduren esanetan, kontuaren berri eman zioten Udal Gobernuari buletina erretiratu zezan, baina "egoera ez da zuzendu". Horregatik jo dute Emakundera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!