Erandioko Behargintzako buletina Emakunden salatu du EH Bilduk

Erandio

Erandioko EH Bilduk udalerriko Be­har­gintzaren buletina salatu du Emakunde emakumearen euskal erakundearen aurrean. Ana Crespo zinegotziaren ustez, Behargintzak kaleratutako azken zenbakiko azalak "ohiko estereotipoak eta rol-banaketa erreproduzitzen ditu". Crespok azaldu duenez, argazkian 24 pertsona ageri dira: 21 gizonezkoak, eta 3 emakumezkoak. Gizon denek lanerako lohihartzekoak jantzita dituzte; "hiru emakumeak garbitzaile-uniformeakaz" age­ri dira. EH Bilduren esanetan, kontuaren berri eman zioten Udal Gobernuari buletina erretiratu zezan, baina "egoera ez da zuzendu". Horregatik jo dute Emakundera.