Domeka honetan Asuako ibaia kanoaz garbitzekoak ziren hainbat boluntario, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Aztertu ingurumen-hezkuntzarako programak antolatutako Ekinaren Egunaren bosgarren edizioan. Baina domekarako "eguraldiaren aurreikuspenak oso txarrak" direnez, hitzordua egun batez aurreratu dute. Hortaz, bihar, zapatuan, 11:00etan geratu dira Lutxana Arraun Taldearen instalazioetan, garbiketa-lanak egiteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!